943 187 074
info@pilarrenea.com

Idiazabalgo Eguneko Zentroa, herriaren erdigunean kokaturiko jauregi bat da. Nahiz eta gaur egun  erabilera anitzetarako egokitua egon, bere jatorria XX. mende hasieran dago. Etxearen jabe  , Demetrio Jauregialzo, Idiazabaldarra zen jaiotzez.  Argentinarako Cordoba eskualdera joan zen bizimodu hobeago baten bila. Han lortutako  irabaziekin, eraiki zuen etxe hau. Pilarrenea izena jarriz, bere emaztearen omenez.

Eraikinak dituen hiru pisuak honela antolaturik daude:

Behe solairuan taberna dago. Lehen solairuan, jubilatuen egoitza eta pisu tutelatua, bigarren solairu osoan, Eguneko Zentroa kokatzen da eta azkenik, ganbara bi zatitan banatuta dago, alde batetik, ikasketa gela eta bestetik, erabilera ezberdinetarako aretoa.

Egunekoa zentroa ere, zati banaturik dago; ekintza ezberdinetarako gela, atseden gela eta jangela dituelarik hurrenez hurren. Bi komun handi eta dutxetarako egokituriko komun geriatrikoa ere baditu. Kanpotik hiru terraza handi eta balkoia ditu. Zentroa haundia den arren kolorez eta berotasunez betea dago.

Jauregiaren ingurua, gainera, lorategi handi batez apaindua dago, hau, eguraldi onarekin, pasealeku bezala erabiltzen dugularik.

 


© Centro de día Pilarrenea